Metodologia:
nola irakatsi didate?
Ez dugu gogoratzen
nola irakasten genuen baina badakigu, irakasleak jolas ezberdinen
bidez haurraren interesa pizten zaiatzen direla. Hori lortzeko talde
lanaren bidez ariketa atseginak egiten dituzte haurraren kuriositatea
pizten dutenak. Bestalde ezin dugu definitu zehazki zein den haur
hezkuntzan erabiltzen den metodologia.
Ebaluaketa:
nola ebaluatzen zen?
Irakasleek ikasleen
aurrerapenaz gain , bere esfortzua ere oso kontuan izaten dute ere.
Hala ere metodologiaren kasuan bezala, ezin dugu ondozehaztu nola
ebaluatzen duten gure haur hezkuntzako esperientzia urruti geratzen
delako eta txikiegiak ginelako gauza hoietaz jabetzeko.
Zein
baliabide
material zeuden irakaskuntzarako?
Irakaskuntzarako baliabide asko
zeuden. Gelatan marrazteko mota ezberdinetako margoak, jolasteko
jostailu asko, irudi anitz zeuden, bestalde jolastokietan ere
psikomotrizitatea lantzeko eremuak zeuden, baita ere pskomotrizitate
gelan, haurraren oso garrantzitsua den psikomotrizitatea lantzeko
esparru egokitua.
Zein espazio, denbora eta ikasleriaren antolaketa?
Gela
arloka antolatua zegoen, jolasteko zonaldea mahaietatik banaturik.
Komuna beste gela batean zegoen eta bertan siesta botatzeko ohe
moduko batzuk zeuden.
Gogoratze garenez, jostailuekin asko jarduten ginen, bai gela
barruan, bai jolastokian. Denbora ere ematen genion marrazteari eta
irakurketari (irakasleak irakurtzen zuen noski). Esan bezala,
aipatutako helburuak lortzeko, gure kabuz experimentatzeko jarduerak
eskeintzen zizkiguten.
Zer
ikasi nuen HAUR
HEZKUNTZAosoan?
Garai
honetan garapen psikomotorra zein intelektuala nabarmenki garatzea
lortu nuen. Nire
gorputza behar bezala erabiltzen ikasi genuen, baita ere nire ingurua
hausnartzen eta behatzen. Arau
eta balio berriak ere bereganatu nituen, talde batean nola jardun
behar naizen ikasiz. Hortaz gain, ezagutza berriak ere lortu nituen:
animaliak, hizkiak, zenbakiak… bizitzan beharrezkoak izango direnak.