Curriculumak hezkuntza bideratzeko osagai guztiak
zehazten ditu: irakasgaiak, edukiak, metodologia… Curriculum mota desberdinak
bereizten dira:
Curriculum formala pedagogia, soziologia, ekonomia eta legeetaz
baldintzaturik dago. Pedagogiak ezartzen ditu metodologiak. Beste aldetik,
soziologiak ezartzen du zer heziketa mota eman behar den gizartearen mantenua
bermatzeko. Aldi berean, ekonomiak baliabideen erabilera zehatzetaz arduratzen
da. Azkenik, legediak ezartzen du heziketaren iraupena; eta kasu batzuetan ere
landu beharreko materia (guzti hau curriculum formalean idatzita jasotzen da). Ondorioz,
curriculum formalean jasota dago hezkuntza sisteman irakatsi behar dena, nola
irakatsi behar den, eta zer baliabideekin.
Curriculum ageria, ikasleak barneratu behar dituen ikaskuntzak
dira. Eskola materialetan agertzen dira eta irakasleak esplizituki erakusten
ditu.
Curriculum ageriak, gizarte talde guztiak ez ditu berdin kontuan hartzen,
ezberdintasunak sortzen ditu. Talde “indartsuenak”, ( adibidez, Euskal Herrian
mutil zuriak) presentzia gehiago daukate ikaskuntza prozesuan; eta ondorioz,
neskek edo beste nazionalitateko edo arrazako ikasleek talde indartsuenari
bideratutako ikaskuntza jasotzen dute; beren beharrak asetzen ez dituen eta
diskriminatzen dieten ikaskuntza jasotzen dute.
Ezkutuko curriculumaren ondorioz, nahi gabe edo intentziorik gabe
balio eta ideiak transmititzen dira; ingurunearen edo inguruko pertsonen ondorioz
jasotzen dira. Orokorrean, curriculum ezkutuak hezkuntza sistema osoan
transmititzen diren balio horiei egiten diete erreferentzia (gainera, balio
horiek negatibotzat hartzen dira).
Gauza askok hartzen dute parte curriculum ezkutua zabaltzerako garaian:
irakaslearen jarrerak ikasleekiko, liburuko informazioak, ebaluaketa sistemek, irakasleak bere autoritatea
ezartzeko metodoa… Ez dira soilik
hitzekin transmititzen; jarrera eta keinuekin ere transmititzen dira. Hau denak
pisu handia izan dezake ikaslearen formakuntzan.
Gure iritziz, curriculuma ez litzateke berbera izan beharko ikasle
guztientzat; ezinezkoa baita ikasle guztiak talde orokor batean sartzea,
pertsona bakoitzaren beharrak desberdinak baitira. Hala ere denei curriculum
berbera ez eman arren, helburuak berdina izan behar du: guztiek ezagutza
berberak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina