Progamazio bat aurrera eramateko,
lehenik eta behin kontuan hartu beharreko hain bat ezaugarri daude. Lehenengoa,
eskola eta ikasleen inguru sociala eta ondorioz landu beharreko jarduerak eta
erabili beharreko metodología finkatzea ezin bestekoa da.
Behin ikasleen ezaugarriak
ezagutzen ditugula, lortu nahi diren helburuak finkatu behar dira. Helburu hauen
arabera, landuko ditugun jarduerak aukeratuko ditugu. Hauek aukeratu eta
antolatzeko, gelako baliabideak eta espazioa kontuan hartu beharko da. Baliabideetaz
gain, jarduerak antolatzeko, taldearen antolaketa nola egingo den kontuan hartu
beharreko arlo garrantzitsu bat da. Era berean, helburuak ahalik eta modu
eraginkorrenean lortzeko, ikasleen egoera emozionalari garrantzia eman behar
zaio eta ondorioz, jarduerak haurren ordutegira moldatu behar dira. Denborarekin
jarraituz, jardueren iraupena ere finkatu beharra dago, izan ere arlo honek
malgutasun puntu bat eskatzen du, ikasle bakoitzak emango duen denbora ez baita
finkoa.
Jarduera amaitzerakoan, talde
osoaren artean jarduerari buruzko hausnarketa bat egitea komenigarria da, hau egiteko
irakasleak jarduerarekin loturiko galdera batzuk egingo ditu eta erantzunen eta
behatutakoaren arabera, helburuak lortu diren edo ez jakingo du. Ebaluazio
honen ondorioz irakasleak ikasleen garapena ezagutzen joango da eta honela
aurrerago landu beharreko jarduerak antolatu ahal izango ditu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina