AURKEZPENA





Kaixo guztioi!

Gu Hodei (19 urte eta Oreretarra), Iñigo (19 urte eta Zarauztarra) eta Iñaki (20 urte eta Donostiarra) gara; haur hezkuntzako lehenengo kurtsoko ikasleak.
Blog honi hasiera ematen diogu dikaktika orokorreko irakasgaia aurrera eramateko; eta honetan, irakasgai honetan lantzen ditugun lanak argitaratu eta hauei buruzko hausnarketak partekatuko ditugu.
Besterik gabe, gure lana gustatuko zaizuelakoan, gure agurrik beroena.

2014-03-11

IBILBIDE HISTORIKOA

Klasean, taldeen ahozkoak entzun ditugu; gai desberdinekoak, baina hala ere ardatz berdinekoak: hezkuntza sistemaren bilakaera. Horregatik, ahozko horien bitartez hezkuntzak XVI mendetik gaur egun arte izan duen bilakaera aztertu dugu. Aipatu beharra dago, Moyano legea ezarri arte ez zegoela hezkuntza sistemarik; hau da, XVI-XVII mendeetan ez zegoen hezkuntza sistemarik, nobleziak bakarrik zuen ikasteko eskubidea. Moyano legea eta gero (1857) guztiek lortzen dute ikasteko eskubidea.
Lehenengo Errepublika hasi zenetik (1873) aldaketa politiko asko egon ziren. Hori dela eta, gobernu bakoitzak hezkuntza bere ideologiaren arabera antolatzen zuten. 1876ean konstituzioa onartu zen; baina hala ere desadostasunak egon ziren eskolaren arloan; alderdi bakoitzak nahi zuen bezala interpretatzen baitzuen azkeneko hau. 1894ean hezkuntz erreformarengatik bigarren hezkuntza bi zatitan banatu zen. Aurrerapen hauek guztiak alde batera utzi behar izan ziren Primo de Riveraren estatu golpearen ondorioz.
Diktaduran zehar hezkuntza sistemak ez zuen aldaketarik jasan; horregatik, honen diktaduraren ondoren kokatzen gara orain: Bigarren Errepublikan. 1931ean konstituzioa onartu zen (Azañaren saiakera erreformistak nabaritu ziren). Euskal Herriko estatutua, euskara eta bertako kultura berreskuratu nahi izan ziren; baina berriz ere dena albo batera utzi behar izan zen Francisco Francoren estatu kolpearengatik 1936ean. Berriz ere, sistema tradizionalera bueltatu zen guztia: elizak hezkuntzaren boterea zuen, errepresioa nagusitu zen, hezkuntza bereizia ezarri zen… Frankok hezkuntza bere ideologia transmititzeko erabili zuen (hori dela eta, helburu horiek lortzeko hainbat lege egin zituzten). Eskola berriak sortu eta irakaslearen egoera hobetu zen. Diktaduraren amaneran, 1970an, LGE (Ley General de Educación) sortu zen. Honekin, hezkuntzaren ahuleziak hobetu, eta derrigorrezko hezkuntza 14 urtera arte luzatu nahi izan zen. Hala ere, legea ez zen guztiz bete; hau onartu eta 5 urtera Franco hil baitzen.
Diktaduraren ondoren; trantsizio garaiari eman zitzaion hasiera; non aldaketa asko eman ziren; nagusia, demokraziaren hasiera izan zen. Juan Carlos erregeak Suarez izendatu zuen gobernuburu, guztiek boto eskubidea zuten, eskola kontseiluak sortu eta independentzia lortu zen curriculuma moldatzeko. 1976ean konstituzio berria onartu zen.
Konstituziotik gaur egunera arte hainbat lege dira esanguratsuak: 1980ean LOECE, 1985ean LODE, 1990ean LOGSE eta 2006ean LOE. Orain arte azken honekin jardun gara 2013ko LOMCE proposatu arte. Honen bidez, irakasgaiak hiru zatitan banatu nahi dira: espezifikoa, tronkala eta hautazkoa (erlijioa tronkalaren barne). Gainera, bere ezaugarriak honako hauek dira: eskola bereiztuei diru laguntzak ematea, bekak murriztea, ikasleen lehiakortasuna bultzatzea, irakasleak hautatzeko irizpide zorrotza, ikasle askoz osatutako klaseak izatea, teknologiaren garrantzia bermatzea… Ondorioz, hezkuntz sistema guztiz aldatuko litzake; dirudunei aukera gehiago emanez, eta zentro eta irakasleei garrantzia kenduz.
Beste hitz batzuetan esanda, historian zehar erreforma ugari egon direla esan dezakegu, hezkuntz sistema behin eta berriz aldatuz eta modelatuz. Hau eratzeko garaian, politikak eragin handia du; boterean daudenek beraien interesen arabera antolatu nahi baitute hezkuntz sistema. Laburbildurik, hezkuntza sistemari garrantzia handia ematen zaiola garbi ikusten da; baina bakoitzaren interesen arabera erabili nahi izaten da.

iruzkinik ez: