Aurreiritzia:
Gure ustetan berrikuntza bat, ezarrita dagoen eta funtzionamenduan dagoen
sistema batean ematen den aldaketa da. Aldaketa hau, osoa izan daiteke, sistema
guztia aldatzen denean edo ezarrita dagoen sisteman oinarrituz, honetako zati
bat aldatzen denean.
Baliabideen sintesia:
Berikuntza didaktikaren ezin besteko oinarri bat kontsideratu behar degu,
heziktetatik ahalik eta fruitu hoberenak eskuratzeko eta arazoei ahalik eta
modu hoberenean aurre egin ahal izateko.
Hobekuntza prozesu bat, boronadatezkoa eta planifikatua. Hala ere
berrikuntza bat aurrera ateratzeko denbora luze har dezake. Berriari beldurra
baitiogu eta método berien efektibitatea zalantzan jartzen degu. Hau ekiditzea
beharrezkoa iruditzen zaigu.
Berrikuntza bat Aurrera ateratzeo ezin bestekoa iruditzen zaigu eskola eta
instituzio osoen elkarlana.
Lanketa teorikoan oiarritutako gogoeta:
Gure ustez,
zalantzarik gabe, hezkuntzaren arloan berrikuntza bat eman ahal izateko
nahitaezkoa da honetan parte hartzen duten faktore guztietan ematea aldaketa
bat; eta guztien artean koordinazioa egotea. Aldaketa hauek ez dira edozein
modutan egin behar, ondo pentsatu behar dira; zer aldatu nahi den ondo
planteatu beharra dago eta hau lortzeko zer egingo den planifikatu.
Hala ere, kontu
handiz ibili beharra dago aldaketekin; eboluziorako lehenengo pausoa da
aldaketa, baina positiboa izan daitekeen aldi berean negatiboa ere izan
daiteke. Hori dela eta, berriz azpimarratzen dugu aldaketa mota hauek
buruarekin egin behar direla; ondo ez baldin baditugu planifikatzen eta
pentsatzen, on egin beharrean kalte egingo dugulako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina