1.- Zein da Haur Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio
eremua?
Dekretu honek Euskal Autonomi Erkidegoko haur hezkuntzako
curriculumari eragiten dio; bai lehenengo zikloan, baita bigarrengoan ere.
2.- Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten
ETAPAK?
Bi etapek osatzen dute haur hezkuntza: lehenengoa 0 urtetik
3 urtera arte; eta bigarrena 3 urtetik 6 urtera arte.
3.- Nolakoa da Haur Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da?
Haur hezkuntza borondatezkoa da; ez dago beharrezkoa. 6 urte irauten ditu.
4.- HH etapak
zenbat urte hartzen ditu? Nola banatzen dira?
Lehen esan
bezala 6 urte hartzen ditu; lehenengo etapa 0 urtetatik 3 urtera arte irauten
du; eta bigarrenak 3 urtetatik 6 urtera.
5.- Zeintzuk dira Haur Hezkuntza etaparen bereizgarriak?
Bereizgarriak zein diren jakiteko, 4 artikuluari begiratu
behar diogu; eta honek hau dio:
1.- Haur Hezkuntzaren helburua haurren
garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da.
2.- Bi zikloetan honako hauek landuko dira
arian-arian: garapen afektiboa, mugimendua eta gorputzaren kontrol-ohiturak,
komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenak, bizikidetzarako eta
gizarte-harremanetarako funtsezko jarraibideak, eta ikasleen ingurunearen
ezaugarri fisikoen eta sozialen aurkikuntza. Horretarako, zentzumen-hezkuntzari
emango zaio lehentasunezko arreta. Gainera, haurrak bere buruaren irudi
positiboa Dekretuaren atalaketa orekatua eraiki dezan eta gero eta autonomia
pertsonal handiagoa izan dezan bideratuko da.
3.- Horrez gain, Haur Hezkuntzak beste hauek ere egin behar ditu:
a) Familiekin lankidetzan, haurren garapen osoa sustatu. Horretarako,
haurra osoki prestatu eta gizarteratuko da, kontuan hartuta haurraren
eskubideak, haren ongizate psikofisikoa eta haren gaitasun potentzial guztiak:
afektiboak, zentzu-mugimenezkoak, kognitiboak, harremanetarakoak eta sozialak.
b) Desberdintasunak prebenitzeko eta orekatzeko hezkuntza sustatu,
bereziki gizartean edo pertsonalki egoerarik ahulenean daudenei arreta emanez
eta ekitatea bilatzen saiatuz.
c) Hezkuntza-jardueraren hasieratik, Euskal Autonomia Erkidegoko bi
hizkuntza ofizialetako elebitasuna bermatzeko baldintza egokiak sustatu eta
bultzatu.
d) Familiei zerbitzua eman hiru urtetik beherako haurrak zainduz eta
haiei arreta emanez, gurasoei familia- eta lan-bizitza bateratzeko aukera
errazteko.
e) Bi mila biztanle baino gutxiagoko landa-eremuetako biztanleei
kalitatezko hezkuntza-zerbitzua eskuratzeko aukera eman.
6.- Nola
ulertzen du Haur Hezkuntzako Oinarrizko Curriculumak GAITASUN hitza?
Dekretuaren arabera, gaitasuna honela ulertzen da: Haur
Hezkuntzan ikasleak testuingurura
egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen,
jarreren
eta balioen konbinazio integratua.
7.- Hezkuntzako gaitasun orokorrak berberak al dira
hezkuntza-etapa guztietan? Zeintzuk dira?
Dekretuak gaitasun orokorrak berberak izan behar direla
ezartzen du bi etapentzat. Honako hauek dira: 1.-
Arduraz bizitzen ikastea.
2.- Ikasten eta
pentsatzen ikastea.
3.- Komunikatzen
ikastea.
4.- Elkarrekin bizitzen
ikastea.
5.- Pertsona gisa
garatzen ikastea.
6.- Egiten eta ekiten
ikastea.
8.- Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta
hautaketa?
Ulertu daitekeenaren arabera, Gaitasunen definizio eta
hautaketa Ikastetxearen Hezkuntza
Proiektuan finkatzen dira.
9.-Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?
Dekretuan, 5 artikuluaren arabera, Oinarrizko gaitasunak
hauek dira:
1.- Arduraz bizitzen ikastea.
2.- Ikasten eta pentsatzen ikastea.
3.- Komunikatzen ikastea.
4.- Elkarrekin bizitzen ikastea.
5.- Pertsona gisa garatzen ikastea.
6.- Egiten eta ekiten ikastea.
Oinarrizko Hezkuntzarako ezarritako oinarrizko gaitasunak
kontuan izango dira Haur Hezkuntzako ikasleek zer gaitasun eskuratu behar
dituzten zehazteko, ikuspegi integratzailea eta praktikoa aintzat hartuta.
10.- Zeintzuk dira Haur Hezkuntza Etapako Helburu Orokorrak
EAEn?
Dekretuak dioenez helburu anitz daude haur hezkuntzan; hala
ere, berak 8 nabarmentzen ditu:
a) Bere gorputza ezagutzeko, gorputzak ematen
dituen aukerak zein diren eta desberdintasunak errespetatzen ikas dezan.
b) Familia-, natura- eta
gizarte-inguruneari behatzeko eta horiek aztertzeko, eta baita horiek
ezagutzeko interesa izateko ere, inguruko gizarte- eta kultura-jardueretan modu
aktiboan eta apurka-apurka parte har dezan.
c) Ohiko jardueretan, pixkanaka, autonomia
handiagoa hartzeko, bere buruarekiko konfiantza eta ekimena gara ditzan.
d) Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak
garatzeko, bere buruaren irudi positiboa eta benetakoa eratzeko.
e) Ingurukoekin harremana izateko eta
bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako oinarrizko arauak barneratzeko,
gatazkak modu baketsuan ebazten treba dadin.
f) Zenbait hizkuntzatan eta
adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak garatzeko.
g) Trebetasun logiko-matematikoak eta
irakurketa-idazketa ikasten hasteko, eta mugimendua, keinuak eta erritmoa
lantzen hasteko, inguruan duen mundua uler eta interpreta dezan.
11.- Nola
ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM terminoa?
Euskal Autonomi Erkidegoko
dekretuaren arabera honako hau da curriculuma: etapa horretarako ezarritako
helburuen, gaitasunen, edukien, ebaluazio-irizpideen eta orientabide
metodologikoen multzoa.
12.- Zeintzuk
dira Ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia printzipioak?
Oso argi ez izan
arren, dekretuan 9 artikuluan arabera, ikastetxeek familiekiko,
profesionalekiko eta ikasleekiko konpromisoak sustatuko dituzte, batzuek zein
besteek zer eginkizun eta jarduera egiteko konpromisoa hartuko duten zehazteko
eta hezkuntza prozesua errazteko.
13.- Zeintzuk
dira HHko jakintza arloak?
Honako hauek
dira HHko ikasleek jaso behar dituzten jakintzak edo edukiak 15 artikuluaren
arabera: a) Norberaren ezagutza eta
autonomia pertsonala.
b) Ingurunearen ezagutza.
c) Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.
14.- Zein
Hizkuntza eredua bilatzen da Haur eta Oinarrizko Hezkuntzarako?
Sistema elebiduna sendotu nahi da. Horretarako, ikastetxeek euskara eta
gaztelania sartuko dituzte Haur Hezkuntzan, ikasleek benetan eskura dezaten bi
hizkuntzetan ahoz eta idatziz ulertzeko eta adierazteko gaitasuna. Helburua da
bi hizkuntzak harreman- eta erabilera-hizkuntza izatea eremu guztietan, direla
pertsonalak, sozialak edo akademikoak
15.- Zein da EAEn sustatzen den Hizkuntza modeloa?
Elebitasuna oinarri hartuta, ikasle eleanitzak sortu ahal
izateko, ikastetxeek atzerriko hizkuntzak ikasi eta erabiltzeko
indartze-neurriak ezarriko dituzte Haur Hezkuntzako bigarren ziklotik aurrera,
eta bermatu egingo dute bete egiten direla bi hizkuntza ofizialetarako
xedatutako gaitasun-mailak.
16.- Zein proiektutan islatuko da Ikastetxeak jarraituko
dituen irizpideak hizkuntzari dagokionez?
Dekretuan agertzen den bezala (10 artikuluan);
Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuari jarraituko dio.
17.- Zeintzuk dira Haur Hezkuntzako hezkuntza-esparruak?
Horrela dio 15 artikuluak: Haur Hezkuntzako
hezkuntza-edukiak honako esperientzia-eremu hauen arabera antolatuko dira:
a) Norberaren ezagutza eta autonomia
pertsonala.
b) Ingurunearen ezagutza.
c) Hizkuntzak: komunikazioa eta
adierazpena.
Gainera; eremu bakoitzean proposatzen diren edukiak
haurrentzat interesa eta
esanahia duten jarduera globalizatuen bidez landuko direla
ere esaten du.
18.- Nola ulertzen da esperientzia eremu bat?
Haurraren hezkuntzako parteartzaidetza bidez eta bere
buruari buruz ideiak barneratzeko balio duen ezagutza guztiei deritze
esperientzia-eremua.
19.- Zeintzuk dira Esperientzia Eremu bakoitzaren atalak?
Nola daude antolatuta?
Esperientzia eremuak bi zikloen arabera banaturik daude eta
huaetan bloke desberdinak aurkitzen dira: lehennego zikloan; 1. Blokea nortasun
pertsonala sortzea eta 2. Blokea ongizate pertsonala eta egunerokotasuna.
Bigarren zikloan; 1. Blokea gorputza eta norberaren irudia, 2. Blokea jolasa
eta mugimendua, 3. Blokea jarduera eta egunerokotasuna eta 4. Blokea norberaren
zaintza eta osasuna.
20.- Zein dokumentuaren arabera moldatuko da Ikastetxeko
Curriculum Proiektua? Eta zeintzuk izango dira ICPren atalak?
Dekretu
curriculumeko I. eranskinean bildutako curriculuma, eta
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuetara moldatu behar da ikastetxeko curriculum proiektua.
Ikastetxeko
Curriculum proiektuak honako atal hauetaz osaturik egon behar da:
Hezkuntza-jarduerari lotutako gaitasunak, helburuak
eta edukiak, ikasleen beharrei
egokitutakoak,
irakaskuntza-alderdi guztietan.
Ebaluazio-irizpideak, eta gaitasunen gutxieneko
garapen-maila, Haur Hezkuntza bukatzean.
Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuko
curriculum-alderdiak.
Pedagogia-irizpideak eta irizpide didaktikoak, bai
eta metodologiaaukerak eta curriculum materialei buruzkoak ere, betiere, ikastetxeko
irakasleen
lanaren jarraikortasuna eta koherentzia bermatuta izanda.
Hezkuntza-laguntzaren premia berariazkoa duten
ikasleen egoera osotasunean tratatzeko irizpideak, bai hezkuntza-premia
bereziak dituzten ikasleena, bai gaitasun indibidual handiak
dituztenena, bai hezkuntza-sistemara berandu sartu direnena.
Tutoretza-ekintzarako eta hezkuntza-orientazioa
garatzeko irizpideak.
21.- Zein da HHn ikasleen ratioa?
Hezkuntza jarduerari
lotutako gaitasunak, helburuak eta edukiak; ebaluazio irizpideak; ikastetxearen
Hizkuntza Proiektuko curriculum alderdiak; pedagogia irizpideak eta irizpide
didaktikoak; hezkuntza laguntza, hau da, premia bereziak dituzten ikasleen
egoeretara moldatzeko; Tutoretza ekintza eta hezkuntza orientazioa garatzeko
irizpidea
22.- Zeintzuk dira Haur Hezkuntza Etapako ordutegiaren
berezitasunak?
Hamaseigarren artikuluan jasotzen den bezela, hau
hezkuntzako etapan, egokitze-aldia dago. Honen ondorioz haurrak pixkanak
barneratzen joango dira eskolan; honela eskolaren antolamendu eta ordutegietara
moldapen egoki bat izan dezaten.
23.- Zein da aniztasunaren trataerako planteamendua?
Hezkuntza pertsonalizatu baten bidez, haurraren interesen,
erritmoaren eta ikasteko estiloa kontuan hartuta, helburu orokorrak betetzea.
24.- Zein printzipiotan oinarritzen da hezkuntza-premia
bereziak azaltzen dituzten ikasleen trataera?
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen trataera honako
bi printzipio hauetan oinarritzen da; hezkuntzako inklusioa eta
indibidualizazioa.
25.- Nola ulertzen da TUTORETZA Haur Hezkuntzan?
Tutoretza da ikasle talde jakin bateko hezkuntza-ekintza
oro dinamizatzeko, osatzeko eta koordinatzeko elementua.
Tutoretza-ekintza ezin bestekoa da haurrek beren
hezkuntza-prozesua modu pertsonalizatuan eta banakako gaitasunen arabera, garapen
egokia lortzeko.
26.- Nolako
ezaugarriak ditu Haur Hezkuntza etapan ebaluazioa?
Haur hezkuntzako etapan haurraren ebaluazioa aurrera eramateko kontuan hartu
beharreko ezaugarriak honako hauek dira:
Norberaren gorputz-eskemaren gero eta ezagutza doituagoa
erakustea, eta norberaren sentsazioez eta pertzepzioez jabetzea.
Mugimen-
eta manipulazio-trebetasunak hobetu dituela erakustea, bere gaitasunetan
konfiantza izanda.
Jolasetan
parte hartzea, sentimenduak eta emozioak gero eta hobeto erregulatuz.
Gero
eta autonomia handiagoz, egunerokotasunari loturiko arazo errazak ebaztea.
27.-Hartu ebaluazio
irizpide bat eta lotu dagokion helburuarekin
Aurrera egitea oinarrizko beharrak modu autonomoan
betetzen, eta norberaren buruaren ongizatearekiko eta zaintzarekiko interesa
eta ekimena erakustea.
Honen kontrolaren arabera haurraren autonomitatea landuko
da bai eskolako arloarekin loturik dagoena, zein bizitzan zehar beharrezkoa
izango duena.
ORIENTABIDE
METODOLOGIKOAK HAUR HEZKUNTZAN
1.- Nola ulertzen da aniztasunari emandako trataera? Zer
esan nahi du ikusmolde GLOBALA izatea?
Anizatsunaren trataerak bermatzen du ikasle baokitzak
hazkuntza pertsonalizatua baten bidez, garapen orokor bat eskuratzea.
Ikusmolde globalak ikaskuntza hainbat
loturaren emaitza dela esan nahi du. Honela, haurraren osotasunean oinarrituz, ikasitakoaren jarraipena izaten da. Ikusmolde globalak ikaskuntza esanguratsuarekin lotura zuzena du.
2.- Nola ulertzen da ikaskuntza esanguratsua?
Ikasleek aurrez dakitena kontuan harturik, irakasleak
ikasleen beharren eta interesen arabera prestatu eta antolatuko ditu ikaskuntza
jarduerak.
3.- Nola ulertzen da eskola giroa?
Eskola giro ikasleek duten ongizatea, afektua eta
estimulu-eremuaren araberakoa da. Afektuak ikasleek jaso beharreko ezin besteko
arlo bat da. Afektibitatezko harreman baten ondorioz, banakoaren ongizatea
lortzen da eta honela eskola giro egoki bat eraiki daiteke.
4.- Zeintzuk dira ematen diren orientabideak eremu, denbora
eta baliabide materialen antolaketaren inguruan?
Espazioa jarduera eremutan
banatzeak haurrei autonomia garatzen lagunduko die. Honen ulergarritasuna bermatzeko ezinbestekoa
izango da modu dinamiko eta esanguratsu batean antolaturik egotea, haurrek
esperientziak biltzen joateko.
Denborari dagokionez,
denbora sekuentzi bat planteatu beharko da. Baina oreka bat mantentzea ezinbestekoa izango da: taldekako jarduerak eta banakako jarduerak …
Baliabide materialei
dagokienez, estimulu ugari sortzen
duen giroa eraikitzea du helburu. Era berean, estereotipoak kanpoan uzten dituztenak, aniztasuna eta
berdintasuna bermatuko duten material didaktikoa aukeratuko da.
5.- Nola ulertzen da H.H.ko Ikastetxea?
Bizikidetza inguru bezela ikusten da, non ikasleek
esperientzia jaso eta beste pertsonekin harremanetan jartzen diren.
6.- Zein da hezkuntza agente bakoitzari ematen dion ardura
Haur Hezkuntzan?
Irakasleen eginkizun bezela ikusten da, ikastetxeko beste
irakasleekin batera koordinazio eta elkarlan giro bat izatea; honela kastetxeko
HH proiektua aurrera eman ahal izateko.
Familien eta
eskolaren arteko elkarlana funtsezkoak dira hezkuntzako balio eta heziketak haurretan finkatu daitezen.
Familia eta
profesionalez gain, eskolak gizarteko eragileekin, harremana mantendu beharko luke hezkuntza osatzeko helburuarekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina