AURKEZPENA





Kaixo guztioi!

Gu Hodei (19 urte eta Oreretarra), Iñigo (19 urte eta Zarauztarra) eta Iñaki (20 urte eta Donostiarra) gara; haur hezkuntzako lehenengo kurtsoko ikasleak.
Blog honi hasiera ematen diogu dikaktika orokorreko irakasgaia aurrera eramateko; eta honetan, irakasgai honetan lantzen ditugun lanak argitaratu eta hauei buruzko hausnarketak partekatuko ditugu.
Besterik gabe, gure lana gustatuko zaizuelakoan, gure agurrik beroena.

2014-05-16

Educación prohibida (Iñigo)





Bideoan ikusi ahal izan dugunarengatik, eskola sistema hipokrita bat dela esan dezakegu. Honen arabera, berdintasuna defendatu, taldean kooperatu, errespetua sustatu, lasai bizi… behar dela esaten dute ikastetxeek; baina aldi berean guztiz aurkakoa egiten du klase barruan: konpetibitatea indartzen du, ikasleei izugarrizko presioa eragiten diete, galtzaile eta irabazleak sortzen ditu, porrota ez du onartzen…

Zergaitik esaten dute gauz bat, eta bestelakoa egiten dute? Ikastetxeek beraien interes propioak dituztelako. Ikastetxeen betebeharra da ikasleen beharretara moldatzea, hauei ahalik eta ikaskuntza hoberena emateko eta bizitzan ahalik eta ate gehien irekitzeko. Hori egiten al dute? EZ. Ikastetxe askok, helburutzat dirua, prestigioa eta bestelakoak dituzte; eta hori dela eta hezkuntz kalitatea okertzeko edota ikasleen ikaskuntza okertzeko prest daude. Nola? Ahalik eta ikasle gehien lortuz, ikasleei dena gainditzeko presio handia eraginez, ikasleei erraz gaindituz… Gaur egun gauzak oso oker daude.

Honek denak, ikasleei arazoak besterik ez dizkie ekarriko; bai ikastetxean dauden bitartean, bai etorkizunean. Zera esaten zuen, ikasleak ez zirela gustora joaten ikastetxera; guztiz normala da horrelako tratua jaso behar balde badute, ez dute nahiko gaixki pasatzera joan leku batera. Bestalde, etorkizunean kalteturik ikusiko dira, unibertsitatera joatean edota lanean hastean; beraien printzipio, balore, idei eta abarren euskarriak ondo finkaturik ez baldin badituzte hezkuntz on bat jaso ez dutelako, nola moldatuko dira berez ikastetxeak prestatu beharko lituzkeen gizartean?

Garbi dago, bideoan ikusi ditugun akats hauek aldatu ahal izateko eta ikasleei berez eman nahi dizkiegun balio eta printzipioak emateko, lehenik eta behin ikastetxeen balio eta printzipioak aldatu behar ditugula; irakasleok zer garen eta helburutzat zer dugun gogoraraziz.

1 iruzkin:

Begoña I. E. erabiltzaileak esan du...

Sakon eragin dizu bideoak, eh? Bete du, orduan, bere helburu garrantzitsua, zuen hausnarketa pertsonala zelako bilatzen nuena.

Orain etorkizuanri begira jarri beharko dugu indarra eta pauso txikiak direla pentsatu arren bakoitzak bere esku dagoena egin benetako hobekuntzak lortzeko gure hezkuntza sisteman.

Neurri handi batean zuen esku dago erronka honi erantzun egokia ematea... hala ez.

Animo ba,

BEGOÑA