AURKEZPENA





Kaixo guztioi!

Gu Hodei (19 urte eta Oreretarra), Iñigo (19 urte eta Zarauztarra) eta Iñaki (20 urte eta Donostiarra) gara; haur hezkuntzako lehenengo kurtsoko ikasleak.
Blog honi hasiera ematen diogu dikaktika orokorreko irakasgaia aurrera eramateko; eta honetan, irakasgai honetan lantzen ditugun lanak argitaratu eta hauei buruzko hausnarketak partekatuko ditugu.
Besterik gabe, gure lana gustatuko zaizuelakoan, gure agurrik beroena.

2014-03-11

ERREFORMAK

Azken 200 urteetan Espainian egondako desegonkortasun politiko eta sozialaren ondorioz, aldaketa ugari egon dira hezkuntzan. Erreforma hauetatik batzuek aurrerapauso handia ekarri zuten, adibidez, 1857ko Moyano legeak gaur egungo eskolaren egituraren oinarriak jarri zituen (LH, BH, GMH) eta hezkuntza sisteman emakumearen onarpena ekarri zuen. Beste batzuek, gehienak interes politikoa dela eta sorturikoak, ez dute asko lagundu edo atzerapausoa ekarri dute, adibidez, LOMCE. Lege berri honek, eliteen hezkuntzaren hobekuntza ahalbidetuko du eta klase baxukoen hezkuntza baldintzatuko eta okertuko du.
Lehen esan dugunez, Espainian desegonkortasun politiko handia egon da azken mendeetan, horren ondorioz hezkuntzak uneoro erreformak jasan ditu. Batzuetan aldaketak ez dira oso nabarmenak izan (LOGSE-LOE adibidez), baina izan dira ere aldaketa garrantzitsuak (II. Errepublikako hezkuntza- Hezkuntza Franquista). Aldaketa bortitzak botereen aldaketa bortitzekin erlazionaturik egon dira eta nagusiki interes politikoengatik aldatu izan dira.
Gure ustez, Espainian hezkuntza ez da serio hartu, ondorioz hezkuntza herrialdearen interesei moldatu ezik interes politikoei moldatu da, beraz kalitate gutxiko hezkuntza manipulatua sortu egin da. Gainera eskola publikoari ez zaio garrantzi gehiegi ematen eta hezkuntza pribatuari laguntza gehiegi ematen zaio (eskola kontzertatuak); Ondorioz, diru gutxien dutenek hezkuntza txarra jasotzen dute eta inmobilismo soziala sortu da. Oso garrantzitsua ikusten dugu pertsona orok kalitatezko hezkuntza bat jasotzea, denok aukera berdinak izan ditzagun. Gainera, hezkuntzaren helburua aldatzea ere garrantzitsua ikusten dugu, gaur egun hezkuntzak lanbidera bakarrik dago bideratua, horretaz gain hezkuntzak biztanle jantzi eta kritikoak sortu behar ditu.

iruzkinik ez: