“La educacion
prohibida” bideoan ikusi bezala, hezkuntza sistema kontra esanez beterik dago,
lortu nahi denaren kontrako ideiekin funtzionatzen baitu.
Teorian hezkuntza sistema jarrera eta balore batzuk (berdintasuna,
elkarlana, transmititzeko eta ikasleen
bizitza intelektuala hobetzeko sortu da. Izan ere errealitatean eskolak guztiz
kontrakoa egiten du. Hezkuntza sistema berez transmititu nahi dituen balore
horien guztiz kontrako funtzionamendu batean oinarriturik dago. Kontrako balore
hauen transmisioa kasu gehienetan ebaluazio metodoaren ondorioz sortzen dira;
konpetitibitatea bultzatzen baitu.
Funtzionamendu honekin, ikasleen formakuntza edo ikasketa bigarren maila
batera pasa egiten da, benetako helburua beste bat izatera pasatzen baita. Ikasleek
bilatzen duten bakarra ahalik eta nota hoberenak eskuratzea da, ikasi nahi dena bigarren maila batera pasa
egiten da, edukiak noten ondorioz eklipsaturik ikusten dira. Baina berez hau ez
da ikasleen erruagatik, sistemarena baizik eta arazo honi ezingo zaio
bukaerarik eman gaur egun ezarrita dagoen kualifikazio sistema bukatzen ez
bada.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina