AURKEZPENA





Kaixo guztioi!

Gu Hodei (19 urte eta Oreretarra), Iñigo (19 urte eta Zarauztarra) eta Iñaki (20 urte eta Donostiarra) gara; haur hezkuntzako lehenengo kurtsoko ikasleak.
Blog honi hasiera ematen diogu dikaktika orokorreko irakasgaia aurrera eramateko; eta honetan, irakasgai honetan lantzen ditugun lanak argitaratu eta hauei buruzko hausnarketak partekatuko ditugu.
Besterik gabe, gure lana gustatuko zaizuelakoan, gure agurrik beroena.

2014-05-16

BERRIKUNTZA ESKOLAN

Aurreiritzia:

Gure ustetan berrikuntza bat, ezarrita dagoen eta funtzionamenduan dagoen sistema batean ematen den aldaketa da. Aldaketa hau, osoa izan daiteke, sistema guztia aldatzen denean edo ezarrita dagoen sisteman oinarrituz, honetako zati bat aldatzen denean.

Baliabideen sintesia:

Berikuntza didaktikaren ezin besteko oinarri bat kontsideratu behar degu, heziktetatik ahalik eta fruitu hoberenak eskuratzeko eta arazoei ahalik eta modu hoberenean aurre egin ahal izateko.

Educación prohibida (Iñigo)





Bideoan ikusi ahal izan dugunarengatik, eskola sistema hipokrita bat dela esan dezakegu. Honen arabera, berdintasuna defendatu, taldean kooperatu, errespetua sustatu, lasai bizi… behar dela esaten dute ikastetxeek; baina aldi berean guztiz aurkakoa egiten du klase barruan: konpetibitatea indartzen du, ikasleei izugarrizko presioa eragiten diete, galtzaile eta irabazleak sortzen ditu, porrota ez du onartzen…

Zergaitik esaten dute gauz bat, eta bestelakoa egiten dute? Ikastetxeek beraien interes propioak dituztelako. Ikastetxeen betebeharra da ikasleen beharretara moldatzea, hauei ahalik eta ikaskuntza hoberena emateko eta bizitzan ahalik eta ate gehien irekitzeko. Hori egiten al dute? EZ. Ikastetxe askok, helburutzat dirua, prestigioa eta bestelakoak dituzte; eta hori dela eta hezkuntz kalitatea okertzeko edota ikasleen ikaskuntza okertzeko prest daude. Nola? Ahalik eta ikasle gehien lortuz, ikasleei dena gainditzeko presio handia eraginez, ikasleei erraz gaindituz… Gaur egun gauzak oso oker daude.

Honek denak, ikasleei arazoak besterik ez dizkie ekarriko; bai ikastetxean dauden bitartean, bai etorkizunean. Zera esaten zuen, ikasleak ez zirela gustora joaten ikastetxera; guztiz normala da horrelako tratua jaso behar balde badute, ez dute nahiko gaixki pasatzera joan leku batera. Bestalde, etorkizunean kalteturik ikusiko dira, unibertsitatera joatean edota lanean hastean; beraien printzipio, balore, idei eta abarren euskarriak ondo finkaturik ez baldin badituzte hezkuntz on bat jaso ez dutelako, nola moldatuko dira berez ikastetxeak prestatu beharko lituzkeen gizartean?

Garbi dago, bideoan ikusi ditugun akats hauek aldatu ahal izateko eta ikasleei berez eman nahi dizkiegun balio eta printzipioak emateko, lehenik eta behin ikastetxeen balio eta printzipioak aldatu behar ditugula; irakasleok zer garen eta helburutzat zer dugun gogoraraziz.

2014-05-12

BERRIKUNTZA HEZKUNTZA: bideoaren gogoeta



“La educacion prohibida” bideoan ikusi bezala, hezkuntza sistema kontra esanez beterik dago, lortu nahi denaren kontrako ideiekin funtzionatzen baitu.
Teorian hezkuntza sistema jarrera eta balore batzuk (berdintasuna, elkarlana,  transmititzeko eta ikasleen bizitza intelektuala hobetzeko sortu da. Izan ere errealitatean eskolak guztiz kontrakoa egiten du. Hezkuntza sistema berez transmititu nahi dituen balore horien guztiz kontrako funtzionamendu batean oinarriturik dago. Kontrako balore hauen transmisioa kasu gehienetan ebaluazio metodoaren ondorioz sortzen dira; konpetitibitatea bultzatzen baitu.
Funtzionamendu honekin, ikasleen formakuntza edo ikasketa bigarren maila batera pasa egiten da, benetako helburua beste bat izatera pasatzen baita. Ikasleek bilatzen duten bakarra ahalik eta nota hoberenak eskuratzea da,  ikasi nahi dena bigarren maila batera pasa egiten da, edukiak noten ondorioz eklipsaturik ikusten dira. Baina berez hau ez da ikasleen erruagatik, sistemarena baizik eta arazo honi ezingo zaio bukaerarik eman gaur egun ezarrita dagoen kualifikazio sistema bukatzen ez bada.

2014-03-18

PROGRAMAZIOA: Aurreiritzia

Progamazio bat aurrera eramateko, lehenik eta behin kontuan hartu beharreko hain bat ezaugarri daude. Lehenengoa, eskola eta ikasleen inguru sociala eta ondorioz landu beharreko jarduerak eta erabili beharreko metodología finkatzea ezin bestekoa da.
Behin ikasleen ezaugarriak ezagutzen ditugula, lortu nahi diren helburuak finkatu behar dira. Helburu hauen arabera, landuko ditugun jarduerak aukeratuko ditugu. Hauek aukeratu eta antolatzeko, gelako baliabideak eta espazioa kontuan hartu beharko da. Baliabideetaz gain, jarduerak antolatzeko, taldearen antolaketa nola egingo den kontuan hartu beharreko arlo garrantzitsu bat da. Era berean, helburuak ahalik eta modu eraginkorrenean lortzeko, ikasleen egoera emozionalari garrantzia eman behar zaio eta ondorioz, jarduerak haurren ordutegira moldatu behar dira. Denborarekin jarraituz, jardueren iraupena ere finkatu beharra dago, izan ere arlo honek malgutasun puntu bat eskatzen du, ikasle bakoitzak emango duen denbora ez baita finkoa.

Jarduera amaitzerakoan, talde osoaren artean jarduerari buruzko hausnarketa bat egitea komenigarria da, hau egiteko irakasleak jarduerarekin loturiko galdera batzuk egingo ditu eta erantzunen eta behatutakoaren arabera, helburuak lortu diren edo ez jakingo du. Ebaluazio honen ondorioz irakasleak ikasleen garapena ezagutzen joango da eta honela aurrerago landu beharreko jarduerak antolatu ahal izango ditu.

2014-03-11

IBILBIDE HISTORIKOA

Klasean, taldeen ahozkoak entzun ditugu; gai desberdinekoak, baina hala ere ardatz berdinekoak: hezkuntza sistemaren bilakaera. Horregatik, ahozko horien bitartez hezkuntzak XVI mendetik gaur egun arte izan duen bilakaera aztertu dugu. Aipatu beharra dago, Moyano legea ezarri arte ez zegoela hezkuntza sistemarik; hau da, XVI-XVII mendeetan ez zegoen hezkuntza sistemarik, nobleziak bakarrik zuen ikasteko eskubidea. Moyano legea eta gero (1857) guztiek lortzen dute ikasteko eskubidea.
Lehenengo Errepublika hasi zenetik (1873) aldaketa politiko asko egon ziren. Hori dela eta, gobernu bakoitzak hezkuntza bere ideologiaren arabera antolatzen zuten. 1876ean konstituzioa onartu zen; baina hala ere desadostasunak egon ziren eskolaren arloan; alderdi bakoitzak nahi zuen bezala interpretatzen baitzuen azkeneko hau. 1894ean hezkuntz erreformarengatik bigarren hezkuntza bi zatitan banatu zen. Aurrerapen hauek guztiak alde batera utzi behar izan ziren Primo de Riveraren estatu golpearen ondorioz.

ATERA TESTU LIBURUA!

586 orria, 6 parrafoa Iñigo Gonzalez de Txabarri: “En todos los casos, como ya hemos apuntado, el cobijo socio-emocional de los colegas resulta insustituible. La posibilidad de compartir ideas y sentimientos y de recibir el apoyo emocional de los iguales ha sido también un aspecto destacado en las investigaciones sobre el tema. Por ejemplo, Rosenholtz (1989) yHuberman (1993) otorgan a la calidad de las relaciones personales entre el profesorado,a la percepción de pertinencia al grupo y al nivel de integración social, un peso decisivo para que los cambios e innovaciones tengan posibilidades reales de éxito y permanencia. Por otra parte la presencia de esta cobertura favorece el que los docentes salvaguarden su autoestima como buenos profesionales y la auto-compresión de sus actos, reduciendo la disonancia entre lo que piensan y sienten que deberían hacer, y lo que realmente hacen, aspecto que también ha sido resaltado por la investigación (Kelchtermans, 2005)”. 
Irakurgaiako ideia hau hartu dugu ideia interesgarri gisa. Niretzat irakasleek beraien artean babestu behar dira. Irakasle batek babestuta sentitzen denean emozionalki ondo egoten da eta ondorioz motibazioa handiagoa da. Motibazioa izanda bere lanean hobeto jardungo du eta berrikuntzak sartzeko irekiagoa egongo da. Gainera, integratua dagoenean, bere autoestimak eta segurtasun maila handitzen da; eta hori dela eta, berrikuntzak egiteko segurtasun handiagoa izangu du.
592.orria 1 parrafoa Hodei Alejos: “La idea de promover centros que, además de cumplir sus obligaciones usuales con el alumnado que atienden, introduzcan mecanismos para enseñar a enseñar a su profesorado” 
Irakasleak etengabeko formakuntza behar dute. Formakuntza horretan zentroak ere parte hartu behar dute eta formakuntzarekin malguak izan behar dira. Zentroak bultzatu behar du irakasleen formakuntza, horretarako ikastetxearen metodologiak explizituki agertu behar da puntu hau. Formakuntza egokia izateko irakaslego guztia berrikuntzen alde agertu behar da eta motibazioa ere garrantzitsua da.
588.orria 3. parrafoa Iñaki Gomez: “Un incidente crítico se define como aquella situación o evento que supone un punto de inflexión en el desarrollo de una clase, sea en un sentido positivo (p. ej. cuando se logra motivar a los alumnos empleando una determinada técnica) o negativo (p. ej. cuando los alumnos dejan de prestar atención al profesor al perder este el hilo argumental de su exposición). En todo caso los incidentes críticos de distinto tipo sobre sus decisiones y estrategias docentes, fortaleciéndolas o inhibiéndolas.” 
Ikasleak inflexio puntu negativo batera irirtsi ez daitezen edo beti ere ondorio posititvo bat lortu dezaten, irakasleak bere klaseak plantetazeko modua garrantzia ipini behar du. Honela ikasleak une oro atentzioa mantentzen egongo dira, okupaturik egongo baitira. Hau lorturik, klasea ez da modu negatiboan garatukoeta ez da kaos egoera bat sortuko.