Bideoan ikusi ahal izan dugunarengatik, eskola sistema
hipokrita bat dela esan dezakegu. Honen arabera, berdintasuna defendatu,
taldean kooperatu, errespetua sustatu, lasai bizi… behar dela esaten dute
ikastetxeek; baina aldi berean guztiz aurkakoa egiten du klase barruan:
konpetibitatea indartzen du, ikasleei izugarrizko presioa eragiten diete,
galtzaile eta irabazleak sortzen ditu, porrota ez du onartzen…
Zergaitik esaten dute gauz bat, eta bestelakoa egiten dute?
Ikastetxeek beraien interes propioak dituztelako. Ikastetxeen betebeharra da
ikasleen beharretara moldatzea, hauei ahalik eta ikaskuntza hoberena emateko
eta bizitzan ahalik eta ate gehien irekitzeko. Hori egiten al dute? EZ.
Ikastetxe askok, helburutzat dirua, prestigioa eta bestelakoak dituzte; eta
hori dela eta hezkuntz kalitatea okertzeko edota ikasleen ikaskuntza okertzeko
prest daude. Nola? Ahalik eta ikasle gehien lortuz, ikasleei dena gainditzeko
presio handia eraginez, ikasleei erraz gaindituz… Gaur egun gauzak oso oker
daude.
Honek denak, ikasleei arazoak besterik ez dizkie ekarriko;
bai ikastetxean dauden bitartean, bai etorkizunean. Zera esaten zuen, ikasleak
ez zirela gustora joaten ikastetxera; guztiz normala da horrelako tratua jaso
behar balde badute, ez dute nahiko gaixki pasatzera joan leku batera. Bestalde,
etorkizunean kalteturik ikusiko dira, unibertsitatera joatean edota lanean
hastean; beraien printzipio, balore, idei eta abarren euskarriak ondo
finkaturik ez baldin badituzte hezkuntz on bat jaso ez dutelako, nola moldatuko
dira berez ikastetxeak prestatu beharko lituzkeen gizartean?
Garbi dago, bideoan ikusi ditugun akats hauek aldatu ahal
izateko eta ikasleei berez eman nahi dizkiegun balio eta printzipioak emateko,
lehenik eta behin ikastetxeen balio eta printzipioak aldatu behar ditugula;
irakasleok zer garen eta helburutzat zer dugun gogoraraziz.