AURKEZPENA





Kaixo guztioi!

Gu Hodei (19 urte eta Oreretarra), Iñigo (19 urte eta Zarauztarra) eta Iñaki (20 urte eta Donostiarra) gara; haur hezkuntzako lehenengo kurtsoko ikasleak.
Blog honi hasiera ematen diogu dikaktika orokorreko irakasgaia aurrera eramateko; eta honetan, irakasgai honetan lantzen ditugun lanak argitaratu eta hauei buruzko hausnarketak partekatuko ditugu.
Besterik gabe, gure lana gustatuko zaizuelakoan, gure agurrik beroena.

2014-03-18

PROGRAMAZIOA: Aurreiritzia

Progamazio bat aurrera eramateko, lehenik eta behin kontuan hartu beharreko hain bat ezaugarri daude. Lehenengoa, eskola eta ikasleen inguru sociala eta ondorioz landu beharreko jarduerak eta erabili beharreko metodología finkatzea ezin bestekoa da.
Behin ikasleen ezaugarriak ezagutzen ditugula, lortu nahi diren helburuak finkatu behar dira. Helburu hauen arabera, landuko ditugun jarduerak aukeratuko ditugu. Hauek aukeratu eta antolatzeko, gelako baliabideak eta espazioa kontuan hartu beharko da. Baliabideetaz gain, jarduerak antolatzeko, taldearen antolaketa nola egingo den kontuan hartu beharreko arlo garrantzitsu bat da. Era berean, helburuak ahalik eta modu eraginkorrenean lortzeko, ikasleen egoera emozionalari garrantzia eman behar zaio eta ondorioz, jarduerak haurren ordutegira moldatu behar dira. Denborarekin jarraituz, jardueren iraupena ere finkatu beharra dago, izan ere arlo honek malgutasun puntu bat eskatzen du, ikasle bakoitzak emango duen denbora ez baita finkoa.

Jarduera amaitzerakoan, talde osoaren artean jarduerari buruzko hausnarketa bat egitea komenigarria da, hau egiteko irakasleak jarduerarekin loturiko galdera batzuk egingo ditu eta erantzunen eta behatutakoaren arabera, helburuak lortu diren edo ez jakingo du. Ebaluazio honen ondorioz irakasleak ikasleen garapena ezagutzen joango da eta honela aurrerago landu beharreko jarduerak antolatu ahal izango ditu.

2014-03-11

IBILBIDE HISTORIKOA

Klasean, taldeen ahozkoak entzun ditugu; gai desberdinekoak, baina hala ere ardatz berdinekoak: hezkuntza sistemaren bilakaera. Horregatik, ahozko horien bitartez hezkuntzak XVI mendetik gaur egun arte izan duen bilakaera aztertu dugu. Aipatu beharra dago, Moyano legea ezarri arte ez zegoela hezkuntza sistemarik; hau da, XVI-XVII mendeetan ez zegoen hezkuntza sistemarik, nobleziak bakarrik zuen ikasteko eskubidea. Moyano legea eta gero (1857) guztiek lortzen dute ikasteko eskubidea.
Lehenengo Errepublika hasi zenetik (1873) aldaketa politiko asko egon ziren. Hori dela eta, gobernu bakoitzak hezkuntza bere ideologiaren arabera antolatzen zuten. 1876ean konstituzioa onartu zen; baina hala ere desadostasunak egon ziren eskolaren arloan; alderdi bakoitzak nahi zuen bezala interpretatzen baitzuen azkeneko hau. 1894ean hezkuntz erreformarengatik bigarren hezkuntza bi zatitan banatu zen. Aurrerapen hauek guztiak alde batera utzi behar izan ziren Primo de Riveraren estatu golpearen ondorioz.

ATERA TESTU LIBURUA!

586 orria, 6 parrafoa Iñigo Gonzalez de Txabarri: “En todos los casos, como ya hemos apuntado, el cobijo socio-emocional de los colegas resulta insustituible. La posibilidad de compartir ideas y sentimientos y de recibir el apoyo emocional de los iguales ha sido también un aspecto destacado en las investigaciones sobre el tema. Por ejemplo, Rosenholtz (1989) yHuberman (1993) otorgan a la calidad de las relaciones personales entre el profesorado,a la percepción de pertinencia al grupo y al nivel de integración social, un peso decisivo para que los cambios e innovaciones tengan posibilidades reales de éxito y permanencia. Por otra parte la presencia de esta cobertura favorece el que los docentes salvaguarden su autoestima como buenos profesionales y la auto-compresión de sus actos, reduciendo la disonancia entre lo que piensan y sienten que deberían hacer, y lo que realmente hacen, aspecto que también ha sido resaltado por la investigación (Kelchtermans, 2005)”. 
Irakurgaiako ideia hau hartu dugu ideia interesgarri gisa. Niretzat irakasleek beraien artean babestu behar dira. Irakasle batek babestuta sentitzen denean emozionalki ondo egoten da eta ondorioz motibazioa handiagoa da. Motibazioa izanda bere lanean hobeto jardungo du eta berrikuntzak sartzeko irekiagoa egongo da. Gainera, integratua dagoenean, bere autoestimak eta segurtasun maila handitzen da; eta hori dela eta, berrikuntzak egiteko segurtasun handiagoa izangu du.
592.orria 1 parrafoa Hodei Alejos: “La idea de promover centros que, además de cumplir sus obligaciones usuales con el alumnado que atienden, introduzcan mecanismos para enseñar a enseñar a su profesorado” 
Irakasleak etengabeko formakuntza behar dute. Formakuntza horretan zentroak ere parte hartu behar dute eta formakuntzarekin malguak izan behar dira. Zentroak bultzatu behar du irakasleen formakuntza, horretarako ikastetxearen metodologiak explizituki agertu behar da puntu hau. Formakuntza egokia izateko irakaslego guztia berrikuntzen alde agertu behar da eta motibazioa ere garrantzitsua da.
588.orria 3. parrafoa Iñaki Gomez: “Un incidente crítico se define como aquella situación o evento que supone un punto de inflexión en el desarrollo de una clase, sea en un sentido positivo (p. ej. cuando se logra motivar a los alumnos empleando una determinada técnica) o negativo (p. ej. cuando los alumnos dejan de prestar atención al profesor al perder este el hilo argumental de su exposición). En todo caso los incidentes críticos de distinto tipo sobre sus decisiones y estrategias docentes, fortaleciéndolas o inhibiéndolas.” 
Ikasleak inflexio puntu negativo batera irirtsi ez daitezen edo beti ere ondorio posititvo bat lortu dezaten, irakasleak bere klaseak plantetazeko modua garrantzia ipini behar du. Honela ikasleak une oro atentzioa mantentzen egongo dira, okupaturik egongo baitira. Hau lorturik, klasea ez da modu negatiboan garatukoeta ez da kaos egoera bat sortuko.

ERREFORMAK

Azken 200 urteetan Espainian egondako desegonkortasun politiko eta sozialaren ondorioz, aldaketa ugari egon dira hezkuntzan. Erreforma hauetatik batzuek aurrerapauso handia ekarri zuten, adibidez, 1857ko Moyano legeak gaur egungo eskolaren egituraren oinarriak jarri zituen (LH, BH, GMH) eta hezkuntza sisteman emakumearen onarpena ekarri zuen. Beste batzuek, gehienak interes politikoa dela eta sorturikoak, ez dute asko lagundu edo atzerapausoa ekarri dute, adibidez, LOMCE. Lege berri honek, eliteen hezkuntzaren hobekuntza ahalbidetuko du eta klase baxukoen hezkuntza baldintzatuko eta okertuko du.
Lehen esan dugunez, Espainian desegonkortasun politiko handia egon da azken mendeetan, horren ondorioz hezkuntzak uneoro erreformak jasan ditu. Batzuetan aldaketak ez dira oso nabarmenak izan (LOGSE-LOE adibidez), baina izan dira ere aldaketa garrantzitsuak (II. Errepublikako hezkuntza- Hezkuntza Franquista). Aldaketa bortitzak botereen aldaketa bortitzekin erlazionaturik egon dira eta nagusiki interes politikoengatik aldatu izan dira.
Gure ustez, Espainian hezkuntza ez da serio hartu, ondorioz hezkuntza herrialdearen interesei moldatu ezik interes politikoei moldatu da, beraz kalitate gutxiko hezkuntza manipulatua sortu egin da. Gainera eskola publikoari ez zaio garrantzi gehiegi ematen eta hezkuntza pribatuari laguntza gehiegi ematen zaio (eskola kontzertatuak); Ondorioz, diru gutxien dutenek hezkuntza txarra jasotzen dute eta inmobilismo soziala sortu da. Oso garrantzitsua ikusten dugu pertsona orok kalitatezko hezkuntza bat jasotzea, denok aukera berdinak izan ditzagun. Gainera, hezkuntzaren helburua aldatzea ere garrantzitsua ikusten dugu, gaur egun hezkuntzak lanbidera bakarrik dago bideratua, horretaz gain hezkuntzak biztanle jantzi eta kritikoak sortu behar ditu.

IRUDIEN ANALISIA