AURKEZPENA





Kaixo guztioi!

Gu Hodei (19 urte eta Oreretarra), Iñigo (19 urte eta Zarauztarra) eta Iñaki (20 urte eta Donostiarra) gara; haur hezkuntzako lehenengo kurtsoko ikasleak.
Blog honi hasiera ematen diogu dikaktika orokorreko irakasgaia aurrera eramateko; eta honetan, irakasgai honetan lantzen ditugun lanak argitaratu eta hauei buruzko hausnarketak partekatuko ditugu.
Besterik gabe, gure lana gustatuko zaizuelakoan, gure agurrik beroena.

2014-02-25

Curriculumari bururzko galderak



1.- Zein da Haur Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?
Dekretu honek Euskal Autonomi Erkidegoko haur hezkuntzako curriculumari eragiten dio; bai lehenengo zikloan, baita bigarrengoan ere.
2.- Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK?
Bi etapek osatzen dute haur hezkuntza: lehenengoa 0 urtetik 3 urtera arte; eta bigarrena 3 urtetik 6 urtera arte.

2014-02-20

“HEZKUNTZAK EZ DU MUNDUA ALDATUKO BAINA MUNDUA ALDA DEZAKETEN PERTSONAK FORMATUKO DITU”



Esaldi honen bidez, Paulo Freirek, hezkuntzak duen garrantzia azpimarratu nahi du. Egia da hezkuntzak gizartean garrantzi handia duela baina hezkuntza ez da bakarrik teoriaren bidez landu behar edo teorian aplikatzeko ariketa praktikoen bidez landu behar, bizitzan teoriaz at beste gauza batzuk daude teoria baino garrantzi handiagoa izan daitekeenak eta errealitatea hobeto azaldu dezaketenak.

Irakasleek, beren pentsaeraren zati bat transmititzen die ikasleei. Bestalde, irakasleak, ikaslearen jarrera kritikoa garatzen lagundu behar dute. Jakintza mota hau, oso garrantzitsua izango da ikasleek beren ideiak defendatzen ikasten jakin dezaten. Adibide nabari bat jartzeagatik, uste dugu, herrialde pobreetan egoerari buelta emateko hezkuntza baliabide ezinobea dela. Herrialdearen sektore pobreenak hezkuntza jasotzen badute, sistema piramidal inmobilista batengatik ihes egin dezakete eta duinki bizitzeko aurrerapausoak eman ditzakete. Hala ere, interes politikoengatik gobernuek gizartearen sektore txiroei hezkuntza maila txarra ematen die, sistemaren inmobilismoa mantendu ahal izateko.

2014-02-18

DEKRETUAREN SINTESIA



Dekretu honen bidez, 2008-2009 ikasturteko curriculuma aldatu nahi da; dekretuko lehenengo artikuluak dioenaren arabera. Dekretu honetan, 2 helburu nagusi aurki ditzazkegu: Alde batetik, ikasleek bi hizkuntz ofizial bereganatu nahi izatea euskera eta gaztelania. (13.artikulua); eta bestalde, behar bezalako irakaskuntza bat jasotzea ikasleek (5 artikuluak dioenaren arabera: Gaitasuna, ikasleek testuingurura egokituta bereganatzen duten jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratua da). 7. Artikuluan azaltzen den bezela haur hezkuntzan haurrek helburu batzuk eskuratu behar dituzte, honela jasotzen dira:

1.- Bere gorputza ezagutzea eta besteena errespetatzea
2.-  Familia, gizarte eta natura behatu eta aztertu. Kulturan jarrera aktiboa hartu
3.- Autonomia
4.-Oinarrizko baloreen barneratzea
5.- Hizkuntzaren gaitasunaren garapena
6.- Hurrengo urteetan trebetasun matematiko-logikoak eta irakurketa-idazketa barneratu ditzan inguruan duen mundua interpretatzen ikasi


Aipagarria irudi zaigun beste artikulo multzo bat, 17-18-19 artikuluak dira. Horren zergaitia: ikasle guztiak hezkuntz pertsonalizatu bat jaso behar dutela adierazten duelako; ikasle bakoitza mundu bat baita eta behar desberdinak bait ditu.  Bestalde, interesa piztu digun beste artikulu multzo bat 9-10-11-12 artikuluak izan dira; zeren eta hauek diotenez, ikastetxeek  hainbat proiektu egin behar dituzte ikasketa planaren inguruan, ondoren hezkuntz administrazioari aurkezteko. Dena dela, azkenengo artikulu hauek ez dute esan nahi ikastetxeak administrazioaren menpe daudela; eta horregatik garbi uzten da 20 artikuluan ikastetxeek nolabaiteko autonomia ere badutela.

2014-02-11

CURRICULUMA



Curriculumak hezkuntza bideratzeko osagai guztiak zehazten ditu: irakasgaiak, edukiak, metodologia… Curriculum mota desberdinak bereizten dira:

Curriculum formala pedagogia, soziologia, ekonomia eta legeetaz baldintzaturik dago. Pedagogiak ezartzen ditu metodologiak. Beste aldetik, soziologiak ezartzen du zer heziketa mota eman behar den gizartearen mantenua bermatzeko. Aldi berean, ekonomiak baliabideen erabilera zehatzetaz arduratzen da. Azkenik, legediak ezartzen du heziketaren iraupena; eta kasu batzuetan ere landu beharreko materia (guzti hau curriculum formalean idatzita jasotzen da). Ondorioz, curriculum formalean jasota dago hezkuntza sisteman irakatsi behar dena, nola irakatsi behar den, eta zer baliabideekin.
Curriculum ageria, ikasleak barneratu behar dituen ikaskuntzak dira. Eskola materialetan agertzen dira eta irakasleak esplizituki erakusten ditu.

2014-02-04

HAUR HEZKUNTZA: OROIMENAK

      Metodologia: nola irakatsi didate?
    Ez dugu gogoratzen nola irakasten genuen baina badakigu, irakasleak jolas ezberdinen bidez haurraren interesa pizten zaiatzen direla. Hori lortzeko talde lanaren bidez ariketa atseginak egiten dituzte haurraren kuriositatea pizten dutenak. Bestalde ezin dugu definitu zehazki zein den haur hezkuntzan erabiltzen den metodologia.
     Ebaluaketa: nola ebaluatzen zen?   
    Irakasleek ikasleen aurrerapenaz gain , bere esfortzua ere oso kontuan izaten dute ere. Hala ere metodologiaren kasuan bezala, ezin dugu ondozehaztu nola ebaluatzen duten gure haur hezkuntzako esperientzia urruti geratzen delako eta txikiegiak ginelako gauza hoietaz jabetzeko.
     Zein baliabide material zeuden irakaskuntzarako?
     Irakaskuntzarako baliabide asko zeuden. Gelatan marrazteko mota ezberdinetako margoak, jolasteko jostailu asko, irudi anitz zeuden, bestalde jolastokietan ere psikomotrizitatea lantzeko eremuak zeuden, baita ere pskomotrizitate gelan, haurraren oso garrantzitsua den psikomotrizitatea lantzeko esparru egokitua.
     Zein espazio, denbora eta ikasleriaren antolaketa? 
     Gela arloka antolatua zegoen, jolasteko zonaldea mahaietatik banaturik. Komuna beste gela batean zegoen eta bertan siesta botatzeko ohe moduko batzuk zeuden. Gogoratze garenez, jostailuekin asko jarduten ginen, bai gela barruan, bai jolastokian. Denbora ere ematen genion marrazteari eta irakurketari (irakasleak irakurtzen zuen noski). Esan bezala, aipatutako helburuak lortzeko, gure kabuz experimentatzeko jarduerak eskeintzen zizkiguten.

     Zer ikasi nuen HAUR HEZKUNTZAosoan?
    Garai honetan garapen psikomotorra zein intelektuala nabarmenki garatzea lortu nuen. Nire gorputza behar bezala erabiltzen ikasi genuen, baita ere nire ingurua hausnartzen eta behatzen. Arau eta balio berriak ere bereganatu nituen, talde batean nola jardun behar naizen ikasiz. Hortaz gain, ezagutza berriak ere lortu nituen: animaliak, hizkiak, zenbakiak… bizitzan beharrezkoak izango direnak.


2014-02-03

¿Donde estàn mis galletas?

Irakurketa eta hausnarketa honen ondoren ulertu dugunaren arabera, gure egunerokotasunera moldatu behar garela ikasi dugu. Ezin gara ideologi edo metodologi batekin finko mantendu behar bizitza osoan zehar, beharrak eta eskaerak aldatzen bait doaz; eta gu hauen arabera moldatu behar gara emaitza hobeagoak lortzeko helburuarekin. Hau ez da soilik heziketan aplikatzen, gure eguneroko bizitzan jokoan jarri beharra dago.